Itxi

Agerraldia Bilbon

Presoen abokatuak: 'Lekuko ezerosoak paretik kendu nahi dituzte'

Erredakzioa

Balizko operazio berri batekin ''eskubideen urraketaren lekuko ezerosoak paretik kendu'' nahi dituztela salatu dute.

Presoen abokatuen kolektiboaren kontrako balizko operazio berri batekin ''eskubideen urraketaren lekuko ezerosoak paretik kendu'' nahi dituztela salatu dute asteazken honetan abokatuek beraiek. Horien hitzetan, ''astakeria'' eta ''gatazkari irtenbide aurkitzeko Estatuaren ezintasunaren egiaztapena'' litzateke.

Presoen 20 bat abokatuk agerraldia egin dute Bilbon, eta bertan esan dutenez, ''ez da kasualitatea ustez operatibo berri bat martxan jarri nahi izatea'', kaleratutako hainbat informaziori aipamen eginda. Abokatuek ''sinesgarritasuna'' eman diete informazio horiei, ''esperientziak hala erakutsita''; ''ez da lehen aldia halakorik gertatzen denik'', esan dute.