Itxi

Hauteskunde primarioak

Madinaren 'lagun mina' dela aitortu du Jaureguik

Erredakzioa

PSOEren idazkari nagusi izateko hautagaiak orain arte "zuhurtziaz isildu" dituen hainbat gairi buruzko "iritzi politikoa jakinarazi" behar duela uste du europarlamentari sozialistak.

Ramon Jauregui PSOEren europarlamentaria. Argazkia: EiTB

Ramon Jauregui PSOEren europarlamentariak esan du "zuhurtzia handiz" ari direla itxaroten Eduardo Madina eta Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusi izateko hautagaien "borroka" noiz amaituko.

Jaureguik onartu du Madinaren "lagun mina" dela, baina hautagaiak orain arte "zuhurtziaz isildu" dituen hainbat gairi buruzko "iritzi politikoa jakinarazi" behar duela gaineratu du.

Jaureguik Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, PSOEn "zuhurtzia handiz" ari dira jarraitzen "Pedro Sanchez eta Eduardo Madina hautagai handiek barne primarioetan izango duten borroka". "Errespetu handiz, eta ikusminaz, ezagutu nahi ditugu haien sakoneko iritziak", gaineratu du.

"Biek islatu behar dute PSOEk, behin betiko, beste aro bat hasiko duela, gogorra eta luzea izan den aro honetatik aparte", azpimarratu du agintari sozialistak.

Albisteak (1)