Itxi

Legebiltzarra

EAJk eta EH Bilduk indarkeria ororen biktimak aitortzea eskatu dute

Erredakzioa

Hala, Memoriaren Mapan indarkeria polizialaren biktimak ere biltzea defendatu dute. PSE, PP eta UPyD kontra azaldu dira, eta biktimak ''nahasita'' ETAren terrorismoa ''diluitu'' nahi dutela esan dute.

Legebiltzarra

EAJk eta EH Bilduk bat egin dute Eusko Legebiltzarrean, Jaurlaritzari Memoriaren Mapa bukatu dezan eta, udalekin eta Eudelekin batera, aitorpen egutegia aurrera eraman dezan eskatzeko. Zehazki, terrorismoaren eta ''indarkeriaren'' biktimen memoria eta aitorpena egiteko egutegia zehaztearen alde bozkatu dute bi alderdiek. Hala, Memoriaren Mapan indarkeria polizialaren biktimak ere biltzea defendatu dute.

PSEk, PPk eta UPyDk, berriz, ekimenaren kontra egin dute, eta salatu dute jarrera horrekin biktimak ''nahasi'' eta ETAren terrorismoa ''diluitu'' nahi dutela.

Rodolfo Ares legebiltzarkide sozialistak, gainera, Patxi Lopezen gobernuak bultzatutako Memoriaren Mapa ''prostituitzea'' egotzi die.

Halaber, PSE-EEk, PPk eta UPyDk testua sinatu dute eta, besteak beste, Memoriaren Mapa osatzea eskatu dute, ''terrorismoaren biktimak hil zituzten tokietan plakak eta mugarriak jarrita''. EAJk eta EH Bilduk baztertu egin dute.