Itxi

Ospakizuna Legebiltzarrean

25 urte bete ditu Arartekoak herritarrak defendatzeko lanetan

Erredakzioa

Bi agintaldi egin ditu Iñigo Lamarcak Ararteko lanetan, hamar urte guztira, eta urrian izango da aldaketa, orduan aukeratuko baitu Legebiltzarrak kargu horretarako beste pertsona bat.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Arartekoak 25 urte bete ditu aurten, eta Eusko Legebiltzarrean ospakizun berezia egin dute. Ekitaldi horretan, besteak beste, Iñigo Urkullu lehendakaria eta Soledad Becerril Espainiako herri defendatzailea izan dira.

Bi agintaldi egin ditu Iñigo Lamarcak Ararteko lanetan, hamar urte guztira, eta urrian izango da aldaketa, orduan aukeratuko baitu Legebiltzarrak kargu horretarako beste pertsona bat.

Euskadi Irratiari eskainitako elkarrizketan, Iñigo Lamarca Arartekoak esan du bere burua talde baten gidari ikusten duela, baina betiere erakundearen atzean hainbat pertsonaren lana dagoela azpimarratu du.

25 urteotako ibilbidean, Arartekoaren figura euskal gizartean errotu eta sendotu dela iritzi dio Lamarcak, eta, eraginkorra bada ere, oraindik lana badaukala esan du.

Denbora honetan, herritarrekin zuzeneko hartu-emanak areagotzen saiatu dela adierazi du Lamarcak.

Albisteak (2)

Bideoak (1)

Audioak (1)