Itxi

Felipe VI.aren proklamazioa

Felipe VI.aren lehen ekitaldi ofizialak

Erredakzioa

Erregeak Mariano Rajoy hartu du gaur goizean, eta bihar terrorismoaren biktimekin batzartuko da. Lehen bidaia ofiziala Vatikanora egingo du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Felipe VI.ak Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea hartu du gaur goizean, Zarzuela Jauregian. Errege berriak gobernuburuarekin egindako lehen bilera ofiziala izan da.

Atzo arte aitarena zen bulegoan berrikuntzak ikusi dira gaur, hala nola ordenagailu bat idazmahaian eta Hegoafrikako Munduko Txapelketaren argazki bat, Espainiak irabazi zuenekoa.

Bihar, Felipe eta Letizia terrorismoaren biktimekin batzartuko dira, eta astelehenean, Estatuko erakundeetako ordezkariekin.

Lehen bidaia ofizialak

Jose Manuel Garcia-Margallo Espainiako Gobernuko Atzerri ministroak baieztatu duenez, errege-erreginen lehen bidaia ofiziala Vatikanora izango da, eta hurrengoak Marokora, Frantziara eta Portugalera. Oraingoz, baina, ez dute datarik.

Irailean, gainera, Felipe VI.a NBEko Batzar Nagusira joango da, 2015-2016an Espainia Segurtasun Kontseiluaren presidentea izateko hautagaitza babestera.

Albisteak (1)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)