Itxi

Kongresua

Juan Carlos I.a eta Sofia abuztua baino lehen izango dira forudun

Erredakzioa

Asturiasko printzesa ere foruduna izango da. Hala, Auzitegi Gorenak soilik epaitu ahal izango ditu.

Your browser doesn’t support HTML5 video

PPren talde parlamentarioak bi zuzenketa erregistratu ditu gaur Kongresuan, Botere Judizialaren Lege Organikoaren erreforma partzial bat egitea aurreikusten duen lege-proiektuan sartzeko. Juan Carlos I.a eta Sofia forudunak izatea jasoko dute gaur egun bideratzen ari diren lege-proiektu horretan.

Alfonso Alonso PPren bozeramaileak azaldu duenez, zuzenketa horiekin foru berezia ezarriko diote Juan Carlos I.ari, abdikatuta ukiezintasuna galdu ostean, eta, ondorioz, hemendik aurrera Auzitegi Gorenean soilik epaitu ahal izango dute.

Sofia eta Asturiasko printzesa ere forudunak izango dira.

Albisteak (1)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)