Itxi

Biktimak

Euren aitorpena ez oztopatzea eskatu diote Polizaren biktimek Rajoyri

Erredakzioa

Estatuko Abokatutzak helegitea jarri du Eusko Jaurlaritzaren dekretuaren aurka, Memoria Historikoaren Legea urratzen duela argudiatuta.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Poliziaren abusuen biktimek biktima direla aitortzen duen euskal dekretuaren aurka ez egitea eskatu diote gaur Espainiako Gobernuari. Izan ere, Estatuko Abokatutzak helegitea jarri du Eusko Jaurlaritzaren dekretuaren aurka, Memoria Historikoaren Legea urratzen duela argudiatuta.

Asteartean, Eusko Jaurlaritzak helegitearen aurka alegazioak aurkeztuko dituela iragarri zuen Josu Erkoreka bozeramaileak.

Donostian eskainitako prentsaurreko batean, Ines Nuñez de la Parte Poliziaren abusuen biktimen kolektiboko bozeramaileak biktima horien aitorpena eta kalte-ordainak "ez oztopatzea" eskatu dio Espainiako Gobernuari, eta giza eskubideen urraketen biktimen alde egin beharko lukeela gaineratu du.

Era berean, orain babesik ez duten biktimak aitortzeko eta kalte-ordainak emateko deia egin dio Eusko Jaurlaritzari.

Albisteak (3)

Bideoak (1)