Itxi

Sesio kontrola

Rajoy: Amaiur ezin da demokraziari buruz aritu, ETA desegin arte

Erredakzioa

"Guk ez dugu gainditu gabeko ikasgairik demokrazian. Zuek ETAri desegiteko eskatu behar diozue eta azken urteotan egindako guztiagatik barkamena eskatu behar duzue", esan du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak Amaiurri esan dio ETAri desegitea eskatzen dionera arte eta bere hilketengatik barkamena eskatzen duenera arte, ezin dela demokraziari buruz aritu. Gainera, gogorarazi dio Espainiako Konstituzioak ez duela autodeterminazioa eskubidea jasotzen.

Kongresuko kontrol sesioan, Rajoyk Xabier Mikel Errekondo Amaiurreko diputatuari erantzun dio: koalizio abertzalearen parlamentariak euskal gizartearen "gehiengoaren" borondatea errespetatzea eta autodeterminazioari buruz erabakitzen uztea eskatu zuen. Errekondok adierazi du Gobernuaren "gainditu gabeko ikasgaia" demokrazia dela eta Rajoyk erantzun du: "Guk ez dugu gainditu gabeko ikasgairik demokrazian. Zuek ETAri desegiteko eskatu behar diozue eta azken urteotan egindako guztiagatik barkamena eskatu behar duzue".

Espainia demokrazian bizi dela azaldu dio Rajoyk Amaiurreko diputatuari eta horrela, bera Kongresura etorri daitekeela adierazpen-askatasun osoz. Demokrazia legearen eta Konstituzioaren inperioa dela esan du eta ez duela autodeterminazio eskubidea jasotzen, subiranotasuna Espainiako hiritarrengan dagoelako.

"ETAri desegitea eskatzen ez dioten bitartean, ez daude inori lezioak emateko moduan", azaldu du Espainiako presidenteak.

"Espainia demokrazia bat da eta pertsonen hainbat eskubide bermatzen dira. Espainia demokrazia bat da eta gaur hona etor zaitezke adierazpen-eskubide osoz, horrelako gauzak esateko bada ere", amaitu du.

Albisteak (2)

Bideoak (1)