Autogobernua
Koerabakian oinarritutako estatus politikoa adostea proposatu du EAJk
Erredakzioa
Euskal autogobernua "izugarri ahul" dagoela ohartarazi du Ortuzarrek, bere iritziz, "justifikaziorik gabeko erasoen ondorioz".
Your browser doesn’t support HTML5 video
Andoni Ortuzar EAJko presidenteak akordio bat eskaini die gainerako alderdiei Euskadirentzat estatus politiko berri bat adosteko 2015. urteko bigarren erdialderako. Estatus horren ardatz nagusia 'koerabakian' eta ez 'konfrontazioan' oinarritutako erabakitzeko eskubidea izango litzateke.
Ortuzarrek Nueva Economia Forumek Madrilen antolatutako gosari informatiboan eman du proposamenaren berri. Agintari jeltzalearen arabera, akordioa lortzerik ez badago, EAJk "Euskal Herriak dituen eskubide nazionalak" defendatuko ditu, indar guztiekin eta demokraziak eskura jarritako tresnak erabilita.
Halaber, EAJko presidenteak azpimarratu du estatus politiko berriak gehiengo zabal eta plural baten babesa jaso beharko lukeela, eta "gizarteak berretsi" eta guztion errespetua izan beharko lukeela gaineratu du.
"Justifikaziorik gabeko erasoak"
Euskal autogobernua "izugarri ahul" dagoela ohartarazi du EAJko EBBko presidenteak, "justifikaziorik gabeko erasoen ondorioz", bere iritziz. Ortuzarrek esan du Mariano Rajoyren Gobernuarekin duen konfiantza "minimoen azpitik" dagoela; izan ere, Madrilgo Exekutiboak "ez du hitz txarrik, baina ezta ekintza onik ere".