Itxi

Idazkari nagusi berria

Rubalcabak dio Sanchezek militante 'guztien' babesa duela dagoeneko

Erredakzioa

PSOEren idazkari nagusi kargua utziko duenak azpimarratu du Sanchezek "ohore" handia izango duela, "militanteek zuzenean aukeratutako lehenengo idazkari nagusia izango delako".

Alfredo Perez Rubalcaba PSOEren idazkari nagusia, kargua utziko duena. Argazkia: EiTB

Alfredo Perez Rubalcaba PSOEren idazkari nagusia, kargua utziko duena, ziur dago Pedro Sanchezek, idazkari izateko militanteen babesa jaso duenak, "hemendik aurrera militante guztien babesa" izango duela.

Rubalcabak agerraldia egin du Sanchezekin eta Eduardo Madina eta Jose Antonio Perez Tapias beste bi hautagaiekin batera, PSOEren egoitza federalean, bozketaren emaitzaren berri izan ostean.

Rubalcabak azpimarratu du du Sanchezek "ohore" handia izango duela, "militanteek zuzenean aukeratutako lehenengo idazkari nagusia izango delako".

Era berean, eskerrak eman nahi izan dizkie Madinari eta Tapiasi egindako "lan ikaragarriagatik", eta baita kontsultan parte hartu duten 130.000 militanteei ere.

Albisteak (3)

Informazio gehiago (1)