Itxi

ETA-REN AGIRIA

Desegiteko eta egitura guztiak deuseztatzeko esan dio Espainiak ETAri

Erredakzioa

Espainiako Barne Ministerioak ez du ezer berririk ikusi ETAren azken agirian.

Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroa. Artxiboko irudia: EFE

Espainiako Barne Ministerioak garrantzia kendu dio ETAren azken agiriari. Larunbat honetan 'Gara' egunkarira igorritako komunikatuan borroka armatuko egiturak desegin dituela adierazi du "konfrotazio armatuaren ziklotik konfrontazio demokratikorako" bidean. Espainiako Barne Ministerioak baldintzarik gabe desegiteko eta egitura kriminal guztiak deuseztatzeko esan dio ETAri.

ETAren agirian ez dago ezer berririk, Espainiako Barne Ministerioaren iturrien arabera. Jorge Fernandez Diazek zuzentzen duen Ministerioaren iritziz, Espainiako Gobernua ETA desegin dela eta egitura kriminal guztiak deuseztu dituela iragartzen duen oharraren zain dago, eta hori dela eta, "gainerako komunikatuek ez dute inolako baloraziorik merezi".

Albisteak (1)

Informazio gehiago (1)