Itxi

Elkarrizketa Radio Euskadin

Zabaleta: 'Ordezkaritza EH Bildurena da, nahiz eta ETA zibila izan'

Erredakzioa

Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan, ETA “iritzi sortzailea” izan daitekeela onartu du, baina gizartearen ordezkaritza “botoetatik” datorrela nabarmendu du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Nahiz eta ETA “erakunde zibil batean” bihurtu, ezker abertzalearen ordezkaritza politiko eta publikoa EH Bilduk daukala azpimarratu du gaur Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile orokorrak.

 

Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan, ETA “iritzi sortzailea” izan daitekeela onartu du, baina gizartearen ordezkaritza “botoetatik” datorrela nabarmendu du.

Aralarreko agintariak esan duenez, ETAk ezin ditu armak entregatu, “hartuko dituen pertsonarik ez dagoelako”. Horrez gain, “ETAkoak izateagatik zigortutako presoak dauden bitartean” talde armatuak ezin duela bere desegitea iragarri gaineratu du.

“Bakea eta armagabetzea beti berandu iristen dira, baina igandeko agirian albisterik onena eman zuen ETAk”, esan du.

Espainiako Gobernuaren espetxe politikaz ere mintzatu da. ETAko preso “asko” politikoak direla aldarrikatu du Zabaletak, eta “horietatik sinboliko eta enblematikoena” Arnaldo Otegi dela berretsi du.

”Otegi aske utziko balute, pauso garrantzitsua izango litzateke”, adierazi du Zabaletak.

Albisteak (3)

Bideoak (1)