Itxi

Bateragune auzia

Urkullu: 'Otegi ez zen sekula kartzelan sartu behar'

Erredakzioa

"Auzitegi Konstituzionaleko bozketaren emaitzak (7-5) gaiaren inguruan zatiketa esanguratsua dagoela argi utzi du", azaldu du lehendakariak Facebook sare sozialean.

Iñigo Urkullu lehendakaria. Artxiboko irudia: EiTB

Auzitegi Konstituzionalak Arnaldo Otegi Batasunako bozeramaile ohia espetxean mantentzea erabaki du arratsaldean, eta Iñigo Urkullu lehendakariak aurreneko balorazio bat egin du. "Behin eta berriro esan dugu: Otegi ez zen sekula kartzelan sartu behar bilera batean parte hartzeagatik", adierazi du lehendakariak Facebook sare sozialean.

Arnaldo Otegiren helegitea atzera bota du Auzitegi Konstituzionalak Bateragune auzian. Batasunako bozeramaile ohiak babes errekurtsoa aurkeztu zuen sei urte eta erdiko espetxe-zigorraren aurka. Auzitegi Nazionalak zigortu zuen Bateraguneren bidez Batasuna berregituratzen saiatzeagatik.

"Auzitegi Konstituzionaleko bozketaren emaitzak (7-5) gaiaren inguruan zatiketa esanguratsua dagoela argi utzi du", azaldu du lehendakariak Twitter sare sozialean ere zabaldu duen mezuan.

"ETAk indarkeriaren behin betiko amaiera iragarri zuela eta ezker abertzaleak indarrean dagoen ordenamendu juridikoa betetzen duen alderdi politiko bat legeztatu zuela ahaztu dutela bistakoa da", esan du.

Albisteak (2)

Informazio gehiago (1)