Itxi

Ustelkeriaren aurkako ikerketa

Pujolen seme txikiak 2.000 milioi zuritu zituela uste du Poliziak

Erredakzioa

Jordi Pujol Kataluniako presidente ohiaren seme txikiak 2.000 eta 3.000 milioi arteko diru-kopurua zuritu zuen ala ez aztertuko du Poliziak.

Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak Oleguer Pujol Ferrusolaren aurkako ikerketa abian jarri du, Jordi Pujol Kataluniako presidente ohiaren seme txikiak 2.000 eta 3.000 milioi arteko diru-kopurua zuritu zuen ala ez aztertzeko.

Zenbait hedabidek argitaratu dutenez, ikerketa Poliziaren txosten bat jaso ondoren zabaldu zuten. Dokumentu horretan, Oleguer Pujolek zuzentzen zituen enpresa batzuen bitartez (Samos, Cuius, Longshore, Dargo eta Trisola, besteak beste) egindako higiezin-salmenta batzuk zerrendatzen dira.

Aztertutako operazio horien artean, Santander kutxako 1.152 bulegoren erosketa goraipatu du Poliziak. Santanderrek berak emandako kreditu bati esker, 2.012 milioi euroren truke bulegoak erosi zituen Pujolek.

Operazio horien bitartez, paradisu fiskaletan gordetako hainbat milioi euro zuritu zituela uste du Poliziak.

Albisteak (6)