Itxi

Elkarrizketa Radio Euskadin

Arantza Quirogak uste du Rajoyk ez duela Urkullu aurki hartuko

Erredakzioa

‘’Nik dakidanaren arabera, ez’’, erantzun du Euskadiko PPko buruak, bilera horren inguruan galdetuta.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Arantza Quiroga Euskadiko PPko presidenteak uste du Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak ez duela aurki Iñigo Urkullu lehendakaria hartuko.

‘’Nik dakidanaren arabera, ez’’, erantzun du Quirogak Radio Euskadin egin duen elkarrizketa batean. Hala ere, PPko ordezkariak dio bilera hori azkenean egin egingo dutela, ‘’instituzioen arteko harremanen normaltasunaren barruan’’ batzarra izango dela ‘’suposatzen’’ baitu Quirogak.

Rajoyk eta Masek egoera ‘’bideratzea’’ espero du Quirogak

Bestalde, Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak eta Artur Masek Generalitateko presidenteak egoera ‘’bideratzea’’ espero duela ere esan du Quirogak Radio Euskadiko elkarrizketan.

Izan ere, bilera egingo dute bi presidenteek asteazken honetan, Moncloan. Edonola ere, Quirogak adierazi du ezin direla ‘’joko arauak’’ hautsi, eta, hain zuzen, hori da Rajoyri eskatzen ari zaiona, PPko buruaren hitzetan. Quirogaren aburuz, Masek eta Rajok egin behar dutena la ‘’hitz egin eta elkarri entzun’’.

Albisteak (2)

Bideoak (1)

Audioak (1)