Itxi

Kontzertu ekonomikoa

Gobernuak ez duela Kontzertu Ekonomikoa aldatuko bermatu du Llanosek

Erredakzioa

Buruzagi popularraren esanetan, PP ez da Kontzertu Ekonomikoaren inguruko eztabaidan sartuko 'eztabaidarik ez dagoelako eta Kontzertu Ekonomikoa Konstituzioan eta Estatutuan dagoelako'.

Nerea Llanos Euskadiko Alderdi Popularreko idazkari nagusia. Argazkia: EFE

Nerea Llanos Euskadiko Popularren idazkari nagusiak gaur nabarmendu duenez, Mariano Rajoyren Gobernuak ez du inolako aldaketarik egingo Kontzertu ekonomikoan EAJk beldur horri agertu badu ere. Halaber, PPk Kontzertu Ekonomikoari dion "erabateko errespetua" azpimarratu du.

EFE albiste agentziari eskainitako elkarrizketan, Alderdi Popularrak Kontzertu Ekonomikoari buruzko eztabaidan sartuko dena ukatu egin du: "Ez dago eztabaidarik: Kontzertu Ekonomikoa Konstituzioan eta Estatutuan dago".

Espainiako Gobernua Kontzertu Ekonomikoan aldaketaren bat egiteko "bidea prestatzen" ari zenaren susmoa agertu zuen EAJk aste honetan. Zerga balantzari buruz aste honetan kaleratutako txostenaren arabera, Euskadik jarri zuena baino diru gehiago jaso zuen 2011n.

Llanosen iritziz, "eztabaida interesatua" piztu nahi dute eta "PP ez da horretan sartuko, eztabaidarik ez dagoelako".