Itxi

Gazaren aurkako erasoaldia

Tirabira Gipuzkoako Aldundiaren eta Israelen Enbaxadaren artean

Erredakzioa

Israelek "gorrotoa" sustatzea egotzi dio foru erakundeari, Gazaren aurkako erasoaldia bertan behera uztea eskatu duelako.

Gipuzkoako Aldundiak iragarri duenez, Israelek Espainian duen Enbaxadak gutun bat igorri dio, eta foru erakundeak uztailaren 15ean Gazaren aurkako erasoak salatzeko onartutako adierazpenak "Israelen aurkako gorrota" sustatzen duela eta hori "informazio faltaren ondorio dela" esan dio.

Aipatu adierazpen horretan, Aldundiak Gazaren aurka Israelek abiatutako erasoak bertan behera uztea eskatu zuen. "Hiru gazte israeldar desagertu eta hil ondoren, Israelek mendeku orokorra ezarri zien Palestinako herritarrei, eta horrek proportzionaltasunaren eta zuhurtziaren printzipioak urratzen ditu", gaineratu zuen.

Enbaxadaren erantzuna jaso eta gero, Aldundiak "zentzugabe"tzat jo du "herritar gipuzkoarrek informazio nahikoa eta iritzi propioa izan dezaketela zalantzan jarri izana".

Hori horrela, foru erakundeak babesa agertu die Israelen dauden enbaxadorean erretiratzeko Diputatuen Kongresuan eta Europako Parlamentuak aurkeztutako eskaerak.

Halaber, Estatu palestinar bat sortzea babestu du.