Elkarrizketa Radio Euskadin
Marotoren diskurtso 'xenofoboa' salatu du Izagirrek
Erredakzioa
Kanpotik datorren jendea 'esku-zabal' hartu behar dela eta 'erreztasunak eman' behar zaizkiela esan du Donostiako alkateak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Juan Carlos Izagirre Donostiako alkateak gogor krikatu du Javier Maroto Gasteizko alkatea, etorkinei buruz esan zituenagatik. Laguntza sozialetatik bizitzea egotzi zien Marotok magrebtarrei. Adierazpen horiek guztiz "xenofoboak" direla eta "xenofobia sustatzen" dutela adierazi du Izagirrek.
Gasteizko alkateak aste honetan bertan berretsi ditu orain egun batzuk egin zituen adierazpen polemikoak. Bere hitzetan, "egia handia da" etorkinen kolektiboak, esaterako marokoarrak eta aljeriarrak, hiritar "guztiek" ordaintzen dituzten "zerbitzu sozialen kontura" bizi direla, eta hori aldatu nahi duela azpimarratu zuen.
Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan, Marotoren hitzoi buruz galdetuta, Izagirrek adierazi du Donostiako Udal Gobernua "justu kontrako norabidean" ari dela lanean, kanpotik datorren jendea "esku-zabal" hartuz eta "era guztietako erraztasunak" emanez.
Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren inguruan egon daitezkeen iruzur zantzuak etorkinekin "nahasteak" xenofobia "sustatu" besterik ez duela egiten esan du Donostiako alkateak. "Nire ustez, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta dagokionari ematen zaio, beste laguntza guztiak bezala", gaineratu du.