Itxi

Galdeketa Katalunian

Artur Masek berretsi du plan bakarra dagoela: A9an bozkatzea

Erredakzioa

Generalitateko presidenteordeak esan zuen Estatuak kontsultaren aurka joko balu atzeratuko egingo zutela.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Artur Mas Generalitateko presidenteak dagoen "plan bakarra" galdeketa azaroaren 9an egitea dela esan du berriro ere; eta zehaztu duenez, Estatuaren jokabidearen arabera, hartu beharreko erabakiak galdeketaren aldeko gainontzeko alderdiekin batera adostuko dituzte.

Atzo, bestalde, Joana Ortega Generalitateko presidenteordeak esan zuen Estatuak kontsultaren aurka agertuko balitz galdeketa atzeratuko luketela. ERCk, ICV-EUiAk eta CUPek aukera hori baztertu dute.

Bere parlamentuan, Generalitateko presidenteak Governeko kideek azken egunetan egindako adierazpenak leundu nahi izan ditu, hala nola, Ortegarenak eta Santi Vila Lurraldeko eta Iraunkortasuneko consellerrarenak. Azken hauek, Auzitegi Konstituzionalak onespena eman ezean, zalantzan jarri dute galdeketa azaroaren 9an egitea.

"Polemika" horien aurrean, Masek azpimarratu du "ez daudela a, b, c, d zein e planik": "Bakarra dago, bozkatzea, hori da plana". Eta, adierazi duenez, modu "konstruktiboan, positiboan eta erabat demokratikoki" egin behar da.

Hala, Generalitateko presidenteak galdeketa azaroaren 9rako deituko duela berretsi du, irailaren bigarren hamabostaldian Parlamentean onartuko den herri galdeketa ez-berresleen legean oinarrituz. Zentzu horretan, "espekulazioak" alde batera uztea eskatu du.

Artur Masek dio "erabaki garrantzitsuak" galdeketaren aldeko alderdiekin adostuko dituela, prozesuaren aldeko "gehiengo" bat izateko.

Albisteak (2)

Bideoak (1)