Itxi

Aitormenaren ostean

Pujolek azalpenak emango ditu Parlamenten Andorrako dirutza dela eta

Erredakzioa

Pujolen agerraldi horrekin, Convergencia Democraticak alderdiaren "sortzailearen gardentasun keinu bat" sustatu nahi du.

Jordi Pujol, duela gutxi egindako argazki batean. Irudia: Efe

Jordi Pujol Generalitatearen presidentea ohiak Andorrako bankuetan ezkutuan duen dirutzaren inguruan Kataluniako Parlamenten azalpenak ematea erabaki du.

El Pais egunkariak argitaratu duenez, "alderdiak egindako presioaren eta maniobren" ondorioz agertzea erabaki du Pujolek.

Pujolen agerraldi horrekin, Convergencia Democraticak alderdiaren "sortzailearen gardentasun keinu bat" sustatu nahi du eta, alderdi guztiek, ERCk izan ezik, eskatutako Ikerketa Batzordea eratzea ekidin.

34 urtez dirutza ez deklaratzeagatik eman beharko ditu azalpenak Parlamenten, Jordi Pujol Generalitateko president ohiak.

 

Albisteak (4)