Itxi

Katalunia

Homsek Rajoyri: 'Bozkatu ahal izatearen aurka egotea da zentzugabekoa'

Erredakzioa

Kataluniako Gobernuko bozeramaileak esan duenez, “demokraziaren jarduera ez da erronka bat, ezta legearen kontrako ekintza bat ere”, “guztientzako aukera bat” baizik.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Francesc Homs Kataluniako Gobernuko bozeramaileak eta Presidentetzako kontseilariak astearte honetan azaldu duenez, “bozkatzearen aurka egotea da zentzugabekoa”, “demokraziaren jarduera ez da erronka bat, ezta legearen kontrako ekintza bat ere”, “guztientzako aukera bat” baizik.

Udako parentesiaren ostean Gobernuak izan duen lehen bilera dela eta, Homsek prentsaurreko bat eman du. Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak “legez kanpoko erreferendumik egingo ez dela” esan zuen astelehen honetan, proposatzen ari dena “zentzugabekeria” bat delako. Angela Merkelek esan zuen Rajoyk esandako hitzek “logika asko” zutela eta “babestu beharreko zerbait” zela hori.

“Merkel ez dugu inoiz Eskozian pasatzen ari dena kritikatzen entzun. Britainia Handiaren eta Espainiako Gobernuaren arteko jarrera demokratikoa da ezberdintzen dituena”.

“Gobernua funtsean oker dabil. Gauza baten alde edo kontra egon zaitezke, legezkoak izan daitezkeen zeure uste sendoen arabera. Zentzugabekoa, ikuspuntu demokratikotik, bozkatzearen kontra egotea da”, azpimarratu du.

Manos Limpiasi demokrazian gaudela “ez barneratzea” leporatu dio Homsek

Halaber, Manos Limpias sindikatuari demokrazian gaudela “ez barneratu” izana leporatu dio Homsek, eta ekintzekin “kontu handiagoa” izan beharko lukeela nabarmendu du.

Manos Limpiasek astearte honetan Bartzelonako epaitegietan Carme Forcadell Kataluniako Batzorde Nazionaleko presidentearen aurkako salaketa aurkeztu du, legez kanpoko elkartea izatea eta sedizioa leporatuta, eta erakundea legez kanpo uztea ere eskatu du.

 

 

 


 

Albisteak (4)

Bideoak (1)