Kargatzen...
Itxi

Aurreproiektua

Araba, Udal Legearen aurka bereak diren eskumenak 'bereganatzeagatik'

Erredakzioa

De Andresen ustez, aurreproiektuko 40 artikulutik gora aldatu behar dira eta Udalen finantziazioari buruzko erabakiak, orain arte bezala, Batzar Nagusietan hartu behar direla azpimarratu du.

Javier de Andrés

Javier de Andres Arabako diputatu nagusia Eusko Jaurlaritzaren Udal Legearen aurreproiektuaren aurka agertu da, bere hitzetan, egitasmo horrek Foru Aldundienak diren eskumenak “bereganatzen” dituelako.

Arabako agintariaren ustez, aurreproiektuko 40 artikulutik gora aldatu behar dira eta Udalen finantziazioari buruzko erabakiak, orain arte bezala, Batzar Nagusietan hartu behar direla azpimarratu du.

De Andresek agerraldia egin zuen atzo, aurreproiektuari aurkeztuko dizkioten alegazioak azaltzeko. Aurreproiektuarekin kritiko agertu zen, Diputazioarenak diren eskumenak “Jaurlaritzak bereganatzen dituelako”.

De Andresen hitzetan, Jaurlaritzaren proiektuak Diputazioak “zergak kobratzeko bulegoetan” bihurtuko ditu.

Behin alegazioak aurkeztuta, Arabako Foru Aldundiaren eskaerak aintzat ez badituzte hartzen, arbitraia batzordera joko duela iragarri zuen De Andresek.

Horrez gain, Eudel elkarte baino baino ez dela eta, aurreproiektua onartzen bada, Finantzen Euskal Kontseiluan izango lituzkeen hiru ordezkariekin ez lukeela botoa emateko eskubiderik izan behar gaineratu du.

Euskal Autonomia Erkidegoa da Udal Legerik ez duen erkidego bakarra. Jaurlaritzak irailean aurreproiektua onartu eta Legebiltzarrera igorriko du.

Albisteak (2)