Itxi

Elkarrizketa Euskadi Irratian

Lokarrik pausoak ematea eskatu die Gobernuari, ETAri eta alderdiei

Erredakzioa

Paul Riosek urtea amaitu baino lehen pausoak izateko eskaera egin du, 2015ean “zaila” izango delako mugimenduak egin ahal izatea.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Paul Rios Lokarriko koordinatzaileak Gobernuari, ETAri eta alderdi politikoei pausoak emateko eskatu die urtea amaitu baino lehen bakea egonkortzeko, 2015ean “zaila” izango delako mugimenduak egin ahal izatea.

Euskadi Irratiari eskainitako elkarrizketa batean, Riosek esan du bake prozesua “geldituta” dagoela uneotan, eta “oso beharrezkotzat” jo du elkarrizketa bati bidea ematea agente politikoen artean.

Riosen ustez, funtsezkoa da datozen hilabeteetan pausoak ematea, datorren urtean hauteskundeak izango direlako eta edozein mugimendu “zaila” izango delako. Horren haritik, ETAri, Gobernuari eta alderdi politikoei “mugitzeko” deia egin die.

 

Albisteak (3)

Bideoak (1)

Audioak (1)

Informazio gehiago (1)