UPN
Yolanda Barcina UPNrekin foru hauteskundeetara aurkeztuko da
Erredakzioa
'Zuek nahi baduzue, eta konfiantza ematen badidazue, Nafarroaren etorkizuna irabazteko prest nago', adierazi du Barcinak UPNko jarraitzaileen aurrean.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Yolanda Barcina UPNko presidenteak ostiral honetan jakitera eman du alderdiko zerrenda-burua izango dela 2015eko maiatzeko foru hauteskundeetan, "Nafarroaren etorkizuna" irabazteko.
Halaxe adierazi du Nafarroako presidenteak militanteen aurrean ikastaro politikoaren hasiera ekitaldian egindako agerraldian, Cadreita herrian.
"Zuek nahi baduzue, eta konfiantza ematen badidazue, Nafarroaren etorkizuna irabazteko prest nago", adierazi du, eta txalo artean ospatu dute jarraitzaileek Barcinaren erabakia.
"Momentu gogorren ostean", UPN berriro "bloke handi bat" dela azpimarratu du Nafarroako presidenteak. "UPN alderdian prest gaude, eta gainera, bat eginda eta konprometituta", esan du, eta "talde handi bat" izatea "edozein erabaki hartu ahal izateko funtsezkoa" dela zehaztu du.
"Oposizioak eskuak garbitu ditu"
Por otra parte, Barcina ha señalado que "ha sido una legislatura dura en lo económico y en lo político" y que el Gobierno foral ha tenido que tomar "medidas duras que no han gustado nada a los ciudadanos, pero había que hacerlo".
Bestalde, "ekonomikoki eta politikoki legealdi zaila" izan dela nabarmendu du, eta foru Gobernuak "herritarrei batere gustatu ez zaien zenbait neurri hartu behar" izan dituela.
"Eskuak garbitu dituen parlamentuko oposizio baten aurrean, egiturak gutxitu nahi ez zituena, gauzak beti bezala egiten jarraitu nahi zuena, beti bezala gastatuz, krisia egongo ez balitz bezala.. horren guztiaren aurrean, bakarrik lan egin behar izan dugu, beti arduratsu eta konpromisoarekin, nahiz eta batere erraza ez izan", azpimarratu du. Haren ustetan, Gobernuaren ahaleginak, eta Nafarroako herritarrenak "merezi izan du".
Foru eskubideen alde
Era berean, Barcinak baieztatu du "gure zerga-gaitasuna zalantzan dagoen une honetan, lanean zorrotz ari gara foru eskubide guztiak bere horretan mantentzeko”. "Nafarroa foru Erkidegoa da, bere eskubide historikoak ditu, baina era berean Espainiarekiko leiala dena eta konprometitua dagoena", esan du.