Itxi

Barcina hautagai

PSNk ez du Yolanda Barcina etorkizunean Nafarroan ikusten

Erredakzioa

Nafarroako sozialisten iritzian, "Barcina Nafarroako politikaren ezegonkortasunaren berme izan da, orain ere bada eta izango da".

Roberto Jimenez PSNren buru eta PSOEren Emigrazio idazkaria. Argazkia: EFE

PSNk ez du Nafarroako etorkizunean Yolanda Barcina UPNko eta Foru Gobernuko presidentea ikusten, "murrizketen, ezegonkortasunaren eta akordioak lortu eta betetzeko gaitasun ezaren sinonimo" delako.

Barcinak bart hurrengo hauteskunde autonomikoetan UPNren hautagai nagusia izateko borondatea azaldu ostean, Javier Remirez PSE-PSOEren Batzorde Exekutibako bozeramaleak baieztatu egin du sozialistak etorkizunera begira daudela, eta etorkizun horretan ez dute Barcina ikusten.

Egungo agintaldiaren inguruan Ramerizek esan duenez, "Nafarroako aniztasuna, eta horrek krisi egoeran egonda eskatzen duena, ulertzeko gaitasun eza" agerian geratu da, hau da, "krisi ekonomikoa gainditzeko akordioak lortu eta horiek betetzeko" Barinaren gaitasuna.

PSNren ustean, hortaz, "Barcina Nafarroako politikaren ez egonkortasunaren berme izan da, orain ere da eta izango da". "PSN-PSOEren erantzukizunari akordioak behin eta berriro bete gabe erantzun dio".

"Barcinak hizkuntza bakarra ulertzen du: bere politikak baldintzarik gabe babestea", esan du Remirezek. "Agerian geratu da hala dela, 2011an Rajoyrekin koalizioa egitea bilatu zuen, bere konpromisoak alde batera utzita, PPk Espainia mailan egin zituen murrizketa politikoei men

 

Albisteak (1)