Itxi

Pujol auzia

Pujolen inguruko bi ikerketa batzorde eskatu ditu Parlamentuak

Erredakzioa

ERC, ICV-EUiA eta CUP-ek, iruzur eta ustelkeria politikoaren inguruko ikerketa eskatu dute eta, Ciutadans eta PPk, aldiz, kargu publikoek paradisu fiskaletan dituzten banku-kontuak aztertzeko.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Kataluniako talde parlamentarioek "Pujol auzia"ren bi ikerketa batzorde bultzatu dituzte asteazken honetan. Alde batetik, ERC, ICV-EUiA eta CUP-ek, iruzur eta ustelkeria politikoaren inguruko ikerketa batzordea eskatu du, Pujol auziaren harira.

Ciutadans eta PPk, berriz, proposamen zehatzago bat eskatu dute, Kataluniako Generalitateko kargu publikoek eta kargu publiko ohiek paradisu fiskaletan dituzten banku-kontuak aztertzea eskatu baitute.

PSCk oraingoz ez du proposamen bat bera ere sinatu eta Pujolen iruzurrari buruzko ikerketa batzorde orok sozialisten botoa izango duela jakitera eman du.

Bi proposamenak ikasturte politikoaren ohiko batzarrean bozkatuko dira eta, Pujol eta haren familiak aurretik agerraldia egin dezaten eskatu dute taldeek.

Epaileak Pujolen emaztearen eta lau seme-alaben kontuak eskatu dizkio Madrilgo Bankuari

Jordi Pujolek ezkutuan zituen dirutza handien inguruko ikerketan dabilen Bartzelonako epaileak Marta Ferrusola, presindete ohiaren emaztearen eta haren seme-alaben kontuen inguruko informazioa eskatu dio Madrilgo Bankuari, Andorran eta Suitzan ustez izan ditzaketen dirutzak ikertzeko.

Antza, presindete ohiak 34 urtez ezkutuan izan duen diruaren zati bat, Pujolen familiako zenbait kidek Madrilgo Bankuari (Andorrako Bankuaren Pribatuaren filiala) emandako dirua da, eta hortik ikerketa honen zergatia.

Albisteak (4)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)