Itxi

Aldaketa PSE-EE-n

Idoia Mendiak PSE-EEko jarraitzaileen % 40ren babesa jaso du

Erredakzioa

Lurraldeka, Gipuzkoan jaso du babes zabalena Idoia Mendiak. Afiliatuen erdiek baino gehiagok babestu dute haren hautagaitza.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusirako hautagaiak alderdiko jarraitzaileen % 40ren babesa jaso du. 2.210 sinadura jaso ditu guztira.

Mendiaren hautagaitza babesteko abalak gaur aurkeztu dituzte PSE-EEren Berme Batzordean. Dokumentuak Gloria Sanchez Arabako legebiltzarkideak, Mikel Duran Gipuzkoako batzarkideak eta Ivan Calderon Santutxuko taldeko idazkari nagusiak aurkeztu dituzte.

PSE-EEk 5.344 afiliatu ditu, uztaileko primarioetarako egindako zentsuak jasotzen duenez. Beraz, 2.210 sinadura jasota, PSE-EEko afiliatuen % 40ren babesa jaso du Mendiak.

Lurraldeka, Gipuzkoan jaso du babes zabalena Idoia Mendiak. 856 jarraitzailek (% 53) eman dute Mendiaren aldeko sinadura.

Araban, 292 afiliaturen (% 38) babesa jaso du, eta Bizkaian, 1.062rena (% 36,8).

Jasotako babesa eskertzeko, prentsa-oharra kaleratu du Idoia Mendiak. Taldekideek emandako laguntza nabarmentzeaz gain, pozik agertu da prozesu honetan parte hartu ahal izateagatik.

Bestalde, Gipuzkoarako PSE-EEko idazkari nagusiak, Iñaki Arriolak, 955 abal jaso ditu sozialista gipuzkoarren Hateskunde-Bermeen Batzordearen aldetik. Behin-behinean, berriro hautatzeko hautagaia izendatu du.

Mikel Torres Portugaleteko alkateak eta Bizkaiko PSE-EEko Idazkaritza Nagusirako hautagaiak 1.100 abal jaso ditu militante sozialisten aldetik, hau da, hautesle-erroldaren % 40a.

Iñaki Egaña Bizkaiko Batzar Nagusietako PSE-EEren bozeramaileak 600 abal jaso ditu, baina zifra hori “aisa” gainditzea espero duela esan du.

Azkenik, Cristina Gonzalezek 333 abal aurkeztu ditu ostiral honetan, Arabako afiliatuen % 44a gutxi gora behera, “historia, oraina eta etorkizuna duen proiektu sozialista bultzatzeko” asmoz.

 

 

Albisteak (1)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)