Itxi

Irakeko gatazka

Iranek AEBekin lan egingo du Estatu Islamiarraren aurka

Erredakzioa

Teherenen eta Washingtonen artean hamarkadatan izan diren tentsiozko harremanak kontuan izanda, inoiz ikusi ez den keinua da hau.

Ayatolá Alí Jamenei Irango buruzagi gorenak esan du Estatu Islamiarraren aurka AEBekin lan egingo duela Irak iparraldean. Hala jakinarazi du Britainia Handiko BBC kateak.

Komandante militar nagusiei indar estatubatuarrekin, irakiarrekin eta kurduekin elkarlanean aritzeko baimena eman du Jameneik. Teherenen eta Washingtonen artean hamarkadatan izan diren tentsiozko harremanak kontuan izanda, inoiz ikusi ez den keinua da hau.

Iraken AEBren edozein esku-hartzeren aurka agertu da beti Iran, baina kupula iraniarraren artean Estatu Islamiarrarekiko beldurra sortu da azkenaldian.