Itxi

Bilbo

'Sare'ri Miribilla uztera behartuta dagoela esan dio Aresok Urkijori

Erredakzioa

Bilboko alkateak azaldu duenez, gisa horretako alokairuetarako ezarritako baldintzak betetzen dituzte eskatzaileek.

Ibon Areso Bilboko alkatea. Artxiboko irudia: EiTB

Bilboko Udalak 'Sare' preso eta iheslarien eskubideen aldeko herritarren sareari Miribilla uzteko obligazioa duela adierazi dio Ibon Areso Bilboko alkateak Carlos Urkijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariari. Aipaturiko herritarren sareak ekitaldi bat iragarri du Miribillan irailaren 20rako.

Epaile batek ekitaldia legez kanpo uzten ez badu, Bilboko Udala 'Sare'ri Miribilla uztera behartuta dagoela azpimarratu du. Ekitaldia debekatuz gero, Udalak erabakia onartuko lukeela gaineratu du. Bilboko alkateak azaldu duenez, gisa horretako alokairuetarako ezarritako baldintzak betetzen dituzte eskatzaileek.

Carlos Urkijok Miribilla 'Sare'ri ez uzteko eskaria egin zion gutun baten bitartez Bilboko alkateari.

Udalaren aholkularitza juridikoaren txosten baten arabera, Miribilla 'Sare'ri uzteak ez du terrorismoaren biktimen legerik urratzen, eta, alderantziz, baimena ukatzeak beste zenbait eskubideren urraketa ekarriko luke.