Itxi

Katalunia

Kontsultari babesa emateko ebazpena onartu du Parlamentuak

Erredakzioa

Azaroaren 9ko kontsulta "berme demokratiko guztiekin, parte-hartzearekin eta marko legalen barruan" bultzatzeko ebazpena da.

Artur Mas eta Oriol Junqueras Kataluniako Parlamentuan. Argazkia: EFE

Azaroaren 9ko kontsultari babesa emateko ebazpena onartu du gaur Kataluniako Parlamentuak aldeko 89 botorekin (% 65,9). CiU, ERC, ICV-EUiA eta CUP alderdietako diputatuek, Joan Ignasi Elenak eta PSCko bi ordezkarik babestu dute. PPCk eta Ciutadansek kontra bozkatu dute.

Azaroaren 9ko kontsulta "berme demokratiko guztiekin, parte-hartzearekin eta marko legalen barruan" bultzatzeko ebazpena da.

Politika Orokorreko Eztabaida gaur bukatu da. Bestalde, Jordi Pujol auzia salatu du Kataluniako Parlamentuak. Oposizioko alderdi guztiek, baita ERCk ere, ekimena babestu dute. Horrela, Kataluniako presidentearen "delituak gaitzetsi" ditu oposizioak.

PSCko bi diputatu

Kontsultaren aldeko ebazpenak kontrako 44 boto jaso ditu. Marina Geli eta Nuria Ventura PSCko diputatuek alderdiko diziplina hautsi dute berriro, eta proposamenaren aldeko botoa eman dute.

Bi boto horiekin, Ganberako bi heren inguru azaroaren 9ko kontsultaren alde agertu dira.

"Pozik nago", adierazi du Artur Mas Generalitateko presidenteak Parlamentutik atera denean, eztabaida bukatu eta gero.

Pujol

Kontsultaren inguruan izan den batasuna hautsi egin da Jordi Pujol auzian; izan ere, ERCk, ICV-EUiAk eta CUPek oposizioko gainerako taldeekin bat egin dute.

Horrela, auziak Generalitateari "kalte" egiten baldin badio Kataluniako Gobernuak prozeduran aurkeztu behar duela uste dute oposizioko alderdiek.

Albisteak (4)