Itxi

Erreferenduma

Urkulluk dio Eskoziaren bidea jarraitzea dela Jaurlaritzaren asmoa

Erredakzioa

Lehendakariak adierazi duenez, "agerian geratu da posible dela negoziazioren eta akordioaren bitartez Eskoziak bere etorkizun politikoaz erabakia hartzea".

Your browser doesn’t support HTML5 video

Iñigo Urkullu lehendakariak esan du Eskoziaren bidea jarraitzea dela Eusko Jaurlaritzaren asmoa, eta gaur "agerian" geratu dela "negoziazioren eta akordioaren bitartez Eskoziak bere etorkizun politikoaz erabakia hartzea".

Urkulluk Azkoitian egin ditu adierazpenok, Intsausti Jauregian, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen 250. urteurrenean.

Lehendakariak argi adierazi du "Euskadik Europaren proiektuaren hastapenetan" parte hartu zuela, eta etorkizuna "Europa" dela.

Horren harira, "Europa anitza, elkarrizketan, akordioan eta partekatutako subiranotasunean oinarritutako Europa berri eta eredugarria" aldarrikatu ditu.

"Historikoki egin dugun moduan jarraituko dugu, foru kulturaren barruan, itunen bitartez", berretsi du lehendakariak, Eskoziako erreferendumari erreferentzia eginez.

Albisteak (2)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)