Itxi

2015eko hauteskundeak

Podemos udal hauteskundeetara ez aurkeztea proposatu du Iglesiasek

Erredakzioa

Dena dela, hauteskunde autonomikoetan bai hartuko du parte alderdi ezkertiarrak.

Pablo Iglesias Podemoseko burua. EiTB

Pablo Iglesiasen taldeak Podemos udal hauteskundeetara ez aurkeztea eta "espiritu berbera" duten ekimenak (Ganemos, kasu) babestea proposatu dio alderdiaren Herri Batzarrari.

Hori bai, hauteskunde autonomikoetan bai hartuko du parte, hurrengo urteko "hauteskunde orokorretara begira", Iglesiasen taldeak aurkeztutako txostenak jasotzen duenez. Besteak beste, Juan Carlos Monedero, Iñigo Errejon, Carolina Bescansa eta Luis Alegre daude proposamen hori sinatu dutenen artean.

Horien ustez, udal hauteskundeak "oso goiz" iritsi dira Podemosentzat, hauteskunde horietara aurkeztu nahi izanez gero, alderdiak zailtasunak izango bailituzke "konfiantzako zerrendak" osatzeko.

"Herritarrei aitortu behar diegu udal hauteskundeetara ez aurkeztea nahiago dugula, konfiantzazko zerrenda barik egitea baino gehiago. Gure helburua ez da karguak izatea, baizik eta aldaketaren bidean urrats eraginkorrak eta atzeraezinak egitea", adierazi dute txostenean.

Albisteak (2)

Audioak (1)