Itxi

Auzitegi Nazionala

Tortura salaketak nagusitu dira gaurkoan ere, 28 auzipetuen epaiketan

Erredakzioa

Auzipetuek azaldu dutenez, kolpeak eta bestelako tratu txarrak jasan zituzten, eta agenteek mehatxuak egiten zizkieten etengabe.

Auzipetuak Auzitegi Nazionalean. Argazkia: Efe

Gaur goizean abiatu da berriro Segiko kideak izatea leporatuta auzipetutako 28 euskal gazteen kontrako epaiketa, eta galdeketekin jarraitu dute.

Galdeketan parte hartu dute gaurkoan astelehenean Loiolan atxilotu zituzten bost lagunek, gaua Soto del Realeko presondegian igaro ostean. Horiei ez diete epaiketa politikoen kontrako kamiseta laranjarekin joaten utzi presondegiko poliziek.

Jazint Ramirez izan da lehenengoa deklaratzen, eta ondoren galdekatu dituzte Joseba Zuaznabar, Xalbador Ramirez, Aiala Zaldibar, Bergoi Mardenaz, Igarki Robles eta Marina Sagastizabal.

Auzipetu guztiek salatu dituzte torturak. Hala, atxiloaldian agenteen kolpeak eta bestelako tratu txarrak jasan zituztela, eta etengabe mehatxatzen zituztela esan dute.

Albisteak (4)