Itxi

Politika orokorreko eztabaida

Autogobernurako bideak 'irekia' izan behar duela babestu du EAJk

Erredakzioa

Estatus berrirako bidea jorratzeko EH Bilduk duen presa kritikatu du Joseba Egibarrek.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Autogobernurako bideak "irekia" izan behar duela babestu du Joseba Egibar EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak, "inor zapalduko ez duen" ibilbide orria oinarri izango duena.

Eusko Legebiltzarreko politika orokorreko eztabaidan, estatus berrirako bidea jorratzeko EH Bilduk duen "presa" kritikatu du Joseba Egibarrek. "Norbaitek estrategia politiko-militarrari amaiera emango zionaren zain egon da euskal gizartea 35 urtez, eta gauetik goizera aldebakarreko prozesua hasi behar dela esan digute, konfrontazio demokratikoa bultzatuz", kritikatu du.

"Ezker abertzaleak herri hau irteerarik gabeko kaleetan sartzeko joera du izan du bereizgarri", adierazi du. Horren aurrean, jeltzaleek ez dutela "irteerarik gabeko kalerik" eskainiko nabarmendu du, izan ere, bidea ibiltzen egiten dela uste du. "Indarkeria da herri honek izan duen kale argiena eta agerikoena", gaineratu du.

Abiatu behar den bideak "irekia eta partekatua" izan behar duela babestu du, eta, beraz, "eskubide horretan sinisten dugunok ibilbide orri baten baitan pausoak eman behar ditugu, inor zapaldu gabe eta gainerakoak konbentzitzeko ahalegina eginez".

Bestalde, Arantza Quirogari ere zuzendu zaio. Euskadiko popularren jeltzaleek independentzia nahi duten ala ez argitzeko eskatu dio Urkulluri. EAJren lehentasuna Euskal Herriaren etorkizun politiko eta ekonomikoa bermatzea dela erantzun dio, eta horretarako tresna egokiagoak izatea beharrezkotzat jo du.

Albisteak (2)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)