Itxi

Masek Dekretua sinatu ostean

Saenz de Santamaria: 'Ez dute kontsulta egingo'

erredakzioa

Gainera, Gobernu espainiarrak txosten bat egitea eskatu dio Estatu Kontseiluari, Kontsulten Legearen eta deialdiaren dekretuaren kontrako helegitea aurkezteko.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Soraya Saenz de Santamaria Gobernu espainiarreko presidenteordeak deitoratu egin du gaur, larunbata, Artur Mas Generalitateko presidenteak azaroaren 9ko kontsultaren deialdiaren dekretua sinatu izana; "ez dute egingo Konstituzioaren kontrakoa delako", ziurtatu du.

Saenz de Santamariak Moncloa Jauregian egindako agerraldian bota ditu adierazpenak, eta, esan duenez, deialdia egitea "hankasartzea da eta gizarte kataluniarra hautsiko du, kataluniarrak banandu, eta Europatik eta garaitik aldenduko ditu".

"Ez dago Gobernurik herri espainiarraren nahiaren gainetik dagoenik, espainiarrek baino ez erabaki dezaketena ezin du inork aldatu. Legeak herri espainiarraren subiranotasuna babesten du. Legerik gabe ez dago demokraziarik", azpimarratu du presidenteordeak.

Soraya Saenz de Santamaria Gobernu espainiarreko presidenteordeak iragarri duenez, Gobernuak txosten bat egitea eskatu dio Estatu Kontseiluari, Kataluniako Kontsulten Legearen eta deialdiaren dekretuaren kontrako helegitea aurkezteko helburuarekin.

Moncloa Jauregian egindako agerraldi batean, Saenz de Santamariak baieztatu du Gobernuak helegiteak aurkezteko lehenengo urratsak eman dituela. Errekurtsoak azaroaren 9an egitekoa den kontsultaren kontrakoa eta kontsulta ahalbidetzeko Legearen kontrakoa dira, gaur, larunbata, Artur Mas Kataluniako presidenteak dekretua sinatu eta gero.

Estatu Kontseiluak txostena egin ostean, Ministroen Bilera egingo dute, Mariano Rajoyk helegitea aurkeztu dezan, Auzitegi Konstituzionalean.

Albisteak (3)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)