Lurralde batzordeen eguna
PSE: 'Urkullu ernatu eta lanean hasi ezean, bakardadera itzuliko da'
Erredakzioa
Bizkaiko ordezkarien aurrean egindako hitzaldian, Mendiak Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiari "aurre egiteko" eskatu die alderdikideei.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak gaur, larunbata, berriz ere esan duenez, sozialistek "askatasuna" dute, EAJrekin dituzten itunei dagokienez, eta "ernatu eta lanean hasi ezean, bakardadera itzuliko" dela ohartarazi dio Iñigo Urkullu lehendakariari.
Euskal sozialisten buruzagi izendatu eta astebetera, Mendiak PSE-EEren lurralde kongresuen egunean hitza hartu du.
Bizkaiko 180 ordezkarien -deitutakoen % 92,79- aurrean egindako hitzaldian, Mendiak Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiari "aurre egiteko" eskatu die alderdikideei. Mendiaren hitzetan, Bilbaok lurraldea "bere kortijo, bere txokoa, pribatua balitz bezala erabiltzen du".
PSE-EEko idazkari nagusiaren hitzetan, "beti" gertatu den moduan euskal sozialistak "herrigintzaren aldeko itun guztietan izango dira, beti ere -zehaztu du- euskal gizartearen mesedegarri direnean".
Lurraldeetako idazkariak
Mikel Torres Bizkaiko PSE-EEko idazkari nagusiak proposatutako Batzorde Exekutiboak alderdikideen botoen % 76 jaso du, Bilbon egindako biltzarrean. Bizkaian, Torresek Jose Antonio Pastorren lekukoa hartu du, idazkari nagusi gisa, 12 urtez Bizkaiko PSE-EEren buru izan eta gero.
Bestalde, Iñaki Arriola Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusiak osatutako Zuzendaritzan "sozialismo gipuzkoarreko gazteak" nagusi dira, eta Donostian egindako Batzordean elkartutako ordezkarien % 95ek alde bozkatu du.
Gainera, Cristina Gonzalezek gidatuko duen Arabako Zuzendaritzak, bozen % 73,2 jaso du. Gonzalezen taldean ez dago alderdikide kritikorik.