Kataluniako kontsulta
EH Bildu: 'Estatu espainiarrak beldurra dio demokraziari'
Erredakzioa
Gainera, Matutek eta Uberak esan dute ez dela posible Euskal Herriaren eskubideak ukatzen dituenarekin akordioak lortzea, "Euskal Herriko etorkizuna ez da Madriletik pasatzen".
Oskar Matute eta Rebeka Ubera EH Bilduko legebiltzarkideak Mariano Raoyren Gobernuak kontsulta kataluniarra dela eta hartutako jarrera ikusita, "Estatu espainiarrak beldurra dio demokraziari".
Bilbon egindako prentsaurreko batean, koalizioko ordezkariek esan dute ez dela posible Euskal Herriaren eskubideak ukatzen dituenarekin akordioak lortzea.
Gainera, azaldu dutenaren arabera, "Euskal Herriko etorkizuna ez da Madriletik pasatzen. Akordioak Euskal herrian erdietsi behar dira. Euskal Herritik Euskal Herrirako. EH Bilduk argi esan du, eta gaur berresten dugu: bide hori egin nahi dugu; gure bidea eraiki nahi dugu. Bide hori eragile politiko, ekonomiko, sozial, sindikalekin partekatu eta aktibatu nahi dugu. Proposatzen dugu gizartea izan dadila euskal bidearen protagonista eta bermea".
"Estatu Espainiarrak beldurra dio demokraziari, beldur dio gizartearen adierazpenari. Ez du proposamenik, ez du borondaterik, Madrilek nahi duena gatazka politikoa bere horretan jarraitzea da eta herrientzako kartzela den Konstituzioa erabiliz Catalunyak eta Euskal Herria aldarrikatzen duten erabakitzeko eskubideari bidea ixtea", gaineratu du.
Horren ildotik, adierazi dutenez "oso une garrantzitsua da". Europan, Eskoziak "atea zabaldu dio ez bakarrik eztabaidari, baita Euskal Herrian aldarrikatzen dugun autodeterminazio eskubidearen ariketa praktikoari ere".