Itxi

Alderdi eguna

Urkullu: 'Amorerik eman gabe bilatuko dugu estatusaren gaineko ituna'

Erredakzioa

Gainera, lehendakariak adierazi duenez, Jaurlaritzak "oinak lurrean ditu" eta Europara begira dago, "nazio estatuek soilik eraikitzen ez duten Europara" begira.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Iñigo Urkullu lehendakariak baieztatu duenez, "amorerik eman gabe" bilatuko dute estatus politiko berria lortzeko ituna eta ziurtatu du Jaurlaritzak "oinak lurrean" dituela.

Urkulluk gaur, igandea, Forondako larretan (Araba) EAJ ospatzen ari den Alderdi Egunean hartu du hitza. Ekitaldia EAJren agintari eta udal organizazioen ohiko desfilearekin hasi da.

Ondoren, parapentezale batek Forondako larretan lur hartu du, ikurrina handi bat eskuan zeramala, eta EGIko lau gaztek ikurrina hartu eta EBBko kideei eraman diete, oholtza gaineko masta batean jar zezaten.

Ikurrinaren aldeko omenaldia izan da, aurten 120 urte bete baititu, eta EAJk aurtengo Alderdi Eguneko leloan ere aipatu du, "120 urte bihotzean".

Estatusaren gaineko ituna "amorerik eman gabe" bilatuko duela esan du lehendakariak egindako hitzaldian. "Oinak lurrean ditugu, urrats ziurrak ematen ditugu, Euskadirako estatus berriaren proiektuan ere bai", gaineratu du.

Gainera, lehendakariaren esanetan, "ez da egia" autogobernu zabalagoaz hitz egiten dutenean "nazionalisten ilusioaz" ari direnik. Horren ildotik, Urkulluk baieztatu egin du autogobernua "nork bere burua gidatu eta gobernatzea" dela, baita "bizi kalitatea bermatzeko eraginkortasunez" kudeatzea ere.

"Eskoziara ez begiratzeko esan digute. Nora begiratu behar da baina? Gu herriaren nahia errespetatuz eraikitzen den lekura begira gaude, herriak akordiorako borondate duen lekura, eta errespetua ez dagoen lekuan eskatzen dugu", azpimarratu duenez.

Urkulluren arabera, Gobernu zentralak "24 edo 48 beharko ditu Kataluniako herriari kontsulta bat egitea galarazteko"; horren ildotik gaineratu duenez, ea Exekutibo horrek "Kupoa adosten, Estatutua betetzen, Foronda 24 orduz zabaltzen eta AHTko lanak bukatzen presa" izaten duen.

 

 

Albisteak (4)

Bideoak (2)