Itxi

Senatua

Rajoy: 'Gobernari guztiek legea bete behar dute'

Erredakzioa

Bestalde, kataluniarrek "askatasunez bozkatuko" dutela ziurtatu du Josep Lluis Cleires CiUko bozeramaileak. Gobernu batek "bozkatzea eragoztea itzela" dela adierazi du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Auzitegi Konstituzionalaren erabakia ez betetzea demokraziarekin bateraezina dela ohartarazi dio gaur Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak CiUri.

Adierazpenak Senatuko osoko bilkuran egin ditu Rajoyk. Josep Lluis Cleries CiUko bozeramaileari erantzun dio Exekutiboko presidenteak. Cleriesen ahotan, Auzitegi Konstituzionalaren erabakiak kataluniarrak Estatuarengandik gehiago urruntzen ditu, Estatuak "errespetatu nahi ez dituelako". Gainera, Katalunian bozkatzea eragozten ari direla salatu du CiUko senatariak.

Eztabaidagaia bozkatzea edo ez bozkatzea ez dela azpimarratu du Rajoyk, gobernari guztiek legea errespetatzea baizik. Espainiar guztien eskubideen aurka egitea jokoan dagoela erantsi du. Rajoyren hitzetan, Konstituzioa ez da harresi bat, elkarbizitzarako bidea baizik.

Kataluniako Generalitatea legea bete "behar" duela errepikatu du Rajoyk. "Gainerako herritarren eskubideen kontra" egin beharrean, legea bete "behar" du, adierazi duenez. CiUko diputatuek kontrakoa defendatzea "tristea" dela uste du Gobernuko presidenteak.

PPko senatariak txaloka. Argazkia: EFE

Visca Katalunia!

"Gogoeta egin beharko zenukete. Sekula huts egiten ez duzuela ematen du", esan dio Rajoyk CiUko bozeramaileari. Kataluniarrek "askatasunez bozkatuko" dutela ziurtatu du Cleriesek. Demokratikoa bozkatu ahal izatea dela gaineratu du. "Espainia Markaren mesederako, bozkatzea legez kanpokoa eta hausten duela ez gehiago errepikatu", esan dio presidenteari. Hitzaldia "Visca Katalunia!" batekin amaitu du CiUko senatariak.

Generalitateak kontsulta antolatzeko gaitasun legala duela defendatu du Cleriesek, eta Gobernuak Auzitegi Konstituzionalera jo izana kritikatu du. Era berean, helegiteak onartu eta arauak bertan behera utzi behar zituztela aurreratu izana salatu du CiUko bozeramaileak. "Botere banaketarik gabe ez dago demokraziarik", esan du.

Espainian "60 aldiz baino gehiago" bozkatu dutela gogorarazi dio Rajoyk. Eztabaidagaia hori ez dela errepikatu du, "bozkatu ala ez bozkatu", alegia. "Gobernari guztiek legea bete behar dute", azaldu du, legerik gabe demokraziarik ez dagoelako.

"Bidegabekeri eta purrustaden" zerrenda bat egin nahi ez zuela adierazi du presidenteak, baina atzo esandakoa errepikatzeko aprobetxatu du: Artur Masek elkarrizketa eskatu dio Gobernuari, baina Generalitatearen aldebakarreko erabakiak onartzeko. "Horrela jokatuta oso zaila da akordioa lortzea", esan du.

Albisteak (3)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)