Itxi

A9-ko kontsulta

ERCk dio kontsulta bideratuta dagoela eta ez duela 'epemugarik' nahi

Erredakzioa

Ostiraleko bileran “kontsultarekin aurrera jarraitzeko borondatea ikusi” zela eta “burura eramateko berme demokratikoak adostu” zituztela gogorarazi du.

Junqueras, Masen eskua estutzen. Argazkia: Efe

Anna Simo ERCren bozeramaileak uste du azaroaren 9ko kontsulta "bideratuta" dagoela, "blindatuta" ez dagoen arren, eta helburua lortzeko epemugarik ez jartzea eskatu du, ostiralean ez baitzuten halakorik adostu, Francesc Homs kontseilariak urriaren 15erako kontsulta egingo den ala ez erabakiko dutela adierazi ostean.

ERCren bozeramaileak azaldu duenez, kontsultaren aldeko alderdiek aurreko ostiralean egin zuten bileran "kontsultarekin aurrera jarraitzeko borondatea ikusi zen" eta "burura eramateko berme demokratikoak adostu ziren".

"Harritu egin gaitu Homsek kontsultari epemuga jarri izanak, ostiraleko bilera esperantza handiekin amaitu ostean; izan ere, kontsulta egin ahal izateko berme demokratiko guztiak adostu genituen"; gaineratu du Simok.

Albisteak (3)