Itxi

Kataluniako prozesua

Legea bete ezean berriro helegitea jarriko dutela esan dio Rajoyk Masi

Erredakzioa

Elkarrizketarako deia egin dio Espainiako presidenteak Kataluniakoari, 'alde bakarreko erabakiak hartzen aritu gabe'.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Mariano Rajoy Espainiako presidenteak "zentzuz" eta "moderazioz" jokatzeko eskatu dio Artur Mas Kataluniako presidenteari. Kongresuan egin dituen adierazpenetan, elkarrizketarako deia egin dio Rajoyk Kataluniako buruari, betiere, "legearen barruan". Legea errespetatu ezean, berriro, auzitegietara joko dutela aurreratu du Gobernuaren buruak.

Herenegun, Masek kontsultarik ez zuela egingo iragarri zuenean egindako adierazpenak berretsi ditu Rajoyk; hau da, subiranotasunaren aldeko kontsultarik ez egitea albiste ona eta demokraziaren garaipena dela adierazi du. "Gobernuburuek ezin dute legerik alboratu erabakiak hartzerakoan", esan du. Masen atzoko iragarpenari buruz, berriz, kontsulta alternatiboa deitzeko asmoari buruz, Rajoyk adierazi du legea bete beharko dela.

"Elkarrizketarako bide bat" zabaltzearen alde agertu da Espainiako gobernuburua. "Hasieratik hitz egin behar genuen elkarrekin, alde bakarreko erabakiak hartzen aritu gabe", zehaztu du. Harremana beti legearen baitan egingo dela gaineratu du.

Albisteak (3)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)