EH bildu
Juan Karlos Izagirre Donostiako alkategai izango da berriz
Erredakzioa
Donostiako alkatearen hitzetan, "bikainak" izan dira legealdi honetan emandako urteak, eta EH Bildu "geratzeko" heldu da hiriburuko Udalera.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak EH Bilduren hautagaia izango da, hiriburuko alkate izateko, Donostian koalizioak egindako ekitaldi batean iragarri duenez.
Izagirreren esanetan, lau urtez Udaleko gidaritzan izan ostean, Bilduk erakutsi du “badagoela politika egiteko beste modu bat”.
Hautagai izendatzeko ekitaldian, Aquariumaren gaineko plazan, EH Bilduko dozenaka kide bildu dira, besteak beste, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Xabier Olano Garitanoren ondorengoa izateko hautagaia eta Pello Urizar EAko idazkari nagusia.
Donostiako alkatearen hitzetan, “bikainak” izan dira legealdi honetan emandako urteak, baina “zailtasunak” ere egon direla onartu du; halere, “erronkez” eta “polemika antzuez beteta” egon dira, esan duenez.
Kargu hartu zuenean esan bezala, gaur ere esan du EH Bildu “geratzeko” heldu dela Donostiako Udalera, eta hiri “parte-hartzailea, euskalduna, bidezkoa, berdintasunaren aldekoa eta konprometitua” eraikitzeko lan egingo duela azpimarratu du.