Itxi

Udal eta foru hauteskundeak

Josu Unanue eta Aitziber Ibaibarriaga, EH Bilduren hautagaiak Bizkaian

Erredakzioa

Bermeoko alkateordeak Bizkaiko ahaldun nagusia izateko aurkeztuko du bere burua, eta koalizioak Bilboko Udalean duen bozeramaleak, ordea, hiriburuko alkatetzarako.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Josu Unanue Bermeoko alkateordeak Bizkaiko ahaldun nagusia izateko hautagaitza aurkeztuko du eta Aitziber Ibaibarriaga koalizioak Bilbon duen bozeramaleak, ordea, hiriburu bizkaitarreko alkatetzarako.

EH Bilduren bi hautagai nagusien izenak Bilbon egindako ekitaldi batean jakinarazi dituzte, EHU-ko paraninfoan, Maribi Ugarteburu, Pello Urizar eta Oskar Matute, besteak beste, bertan zirela.

Azkenik, EH Bilduren bozeramalea Bilboko Udalean izango da alkategai eta Unanue, Hiesaren kontrako borrokako “historikoa”, Bizkaiko Diputazioaren buru izateko hautagai.

Egindako hitzaldian, Unanuek Jose Luis Bilbaoren adierazpenak kritikatu ditu. Bilbaok esan zuen “ordainketak esku dirutan egin dituztenak, horren jatorriaren berri eman gabe, eta dirutza handiak paradisu fiskaletan zituztenak lasai” egon daitezkeela “ez dutelako haien memoriak idatziko”; Unanuek “omertaren politikaren” baitan kokatu du.

“Guk ez dugu onartuko inork informazio pribilegiatua izatea eta lan egingo dugu zigorgabetasun esparruekin amaitzeko”, gaineratu du. Halaber, ahaldun nagusia izateko hautagaiaren esanetan, “iruzur fiskalaren eta EAJk agintean urteak eman ondoren Bizkaian errotutako itzalen politiken kontra” egingo dute.

Ibaibarriagak, bestalde, esan duenez, hauteskundeetan “egoerak eskatutako maila” emango du, “anbizioz”, eta penagarritzat jo du “euskal eskuinak bere neurrira eraikitako hiri eredu neoliberal eta zaharkitua”.

“Eredu horrek enpresa handiei, etxegintza sektoreko enpresei eta zenbait erlijiori mesede egiten die, baina, halere, laguntza sozialen leihatila ixten du dirurik ez dagoelako”, gaineratu du.

Albisteak (3)

Bideoak (1)