Itxi

Bidaia Mexikon

Autogobernuak funtzionatzeko 'berdintasuna' eskatu du Urkulluk

Erredakzioa

Lehendakariaren hitzetan, euskal autogobernuak “funtzionatzeko berdintasun plano batean garatu behar du, eta ez mendekotasunean”; bestela, “irrika zentralizatzailea arrisku bat izan daiteke”.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Iñigo Urkullu lehendakariaren hitzetan, euskal autogobernuak “funtzionatzeko berdintasun plano batean garatu behar du, eta ez mendekotasunean”; bestela, “irrika zentralizatzailea arrisku bat izan daiteke”.

Jaliscoko, Queretaroko eta Moreloseko gobernadoreekin batera, mahai-inguru batean parte hartu du lehendakariak Mexikon, Mexico Business Summit goi-bileran. Herrialdeko negozio bilera garrantzitsuena da, eta Enrique Peña Nieto Mexiko presidenteak eman dio amaiera, gaur.

Euskal autogobernuaren funtzionamendua azaldu du Urkulluk hitzaldian, eta sistemako “gangaren giltza aldebikotasuna” dela goraipatu du. Horrela, Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua “negoziatzera eta adostera beharturik” daudela erantsi du.

Autogobernua “positiboa” da

Autogobernua “positiboa” dela defendatu du lehendakariak, “erabaki politikoak, ekonomikoak eta sozialak” herritarrengana hurbiltzen dituelako.

Zentzu horretan, subsidiaritate-printzipioaren aldeko apustua egin du Urkulluk, hau da, eskuduntzak herritarrengandik hurbil dauden erakundeen esku uztearen alde. “Mailakatze ugariko gobernuek herritarrak ekimenen erdigunean jartzen laguntzen diete gobernariei”, gaineratu du.

“Autogobernu gehiago ongizate handiagoa da”, azpimarratu du lehendakariak, baina hiru baldintza beharrezkoak direla erantsi du: etikoa (gardentasuna, herritarren parte-hartzea eta ustelkeriaren aurkako borroka), ekonomikoa (zerga eta finantza autonomia) eta soziala (giza garapen jasangarria).

Albisteak (1)

Bideoak (1)