Itxi

‘Alonsotegi Eraikiz’

Alonsotegiko bi alkate ohi inputatu dituzte prebarikazioa leporatuta

Erredakzioa

EAJren bi alkate ohi (Gabino Martínez de Arenaza y Aitor Santisteban Aldama), Secundido Gomez Rueda PSE-EEko zinegotzia, bi arkitekto eta hiru aholkulari inputatu dituzte guztira.

Barakaldoko 1 zenbakiko Instrukzio Epaitegiak Alonsotegiko hirigintza sozietateko zortzi pertsona inputatu ditu prebarikazioa eta dirua bidegabe erabiltzea leporatuta, tartean, herri horretako bi alkate jeltzale ohi.

Gara eta El Correo egunkariek gaur, larunbata, zabaldu dutenez, epaileak EH Bilduk egindako salaketa batean oinarrituta abiarazi du ikerketa, Alonsotegi Eraikiz sozietatearen ustezko legez kontrako jarduera argitzeko. Sozietate horrek 4,1 milioiko zorra eragin zuen Alonsotegiko Udalean.

EAJren bi alkate ohi (Gabino Martinez de Arenaza y Aitor Santisteban Aldama), Secundido Gomez Rueda PSE-EEko zinegotzia, bi arkitekto eta hiru aholkulari inputatu dituzte guztira. 2015eko apirilaren 27an deklaratu beharko dute.

Alonsotegi Eraikiz hirigitza sustatzeko 2003an sortutako enpresa 2011an desegin zuten, 4,1 milioi euroko zorrarekin. Udalak zorra bere gain hartu zuen, Udaleko kontu-hartzaileak egindako txostenen kontra eginda.

Azken urteetan, EH Bilduk hainbat alditan kritikatu du Alonsotegiko Udaleko kudeaketa eta, aurreko ekainean, akordio bat egitea lortu zuen Bizkaiko Batzar Nagusietan (EAJk eta PSE-EEk babestuta) Herri Kontuen Auzitegiak sozietate horren jarduera azter zezan.