Espetxe politika
Sarek 'Dispertsioaren Liburuxka' aurkeztu du
Erredakzioa
500.000 ale argitaratu dituzte, eta liburua mundu osoan zabaltzea dute helburu.
Sare presoen eskubideen aldeko herritar sareak Dispertsioaren Liburuxka aurkeztu du larunbat honetan, Gasteizen. Guztira, 500.000 ale argitaratu dituzte, eta liburua ‘’mundu osoan’’ zabaltzea dute helburu.
Gasteizko Artium museoan egin dute aurkezpen ekitaldia, Patxi Zubizarreta idazleak eta Belen Nevado aktoreak aurkeztuta. Horiekin batera, 40 gonbidatu izan dira aurkezpenean, Sarek ohar batean jakitera eman duenez.
Liburuaren helburua presoek bizi duten sakabanaketa egoera jakitera ematea da. Joan den urrian, proiektua aurrera eramateko deialdia egin zien plataformak bertako kideei, liburua finantzatzeko bost euroko ekarpena egin zezaten. 500.000 ale argitaratu dituzte.