Itxi

Ertzaintza

Jorge Aldekoa Ertzaintzako buruak dimisioa eman du

Erredakzioa

EAEko Auzitegi Nagusiak intendente kategoria kendu diolako utzi du kargua, hain zuzen ere.

Jorge Aldekoa. EFE

Jorge Aldekoa Ertzaintzako buruak dimisioa eman du, EAEko Auzitegi Nagusiak berretsi egin baitu intendente kategoria kentzen dion epaia. Intendente izatea halabeharrezkoa da ertzainburu izateko.

EAEko Auzitegi Nagusiak arrazoia eman dio berriz Josu Markaida komisarioari. 2011. urteko uztailean intendente izateko deialdian epaimahai batek egindako meritu kalifikazioen aurka egin zuen horrek.

Ertzaintzaren buruzagitzei igorritako gutun batean, Poliziaren Akademiako buruak intendente izateko beste deialdi bat egingo duela eta berak parte hartuko duela azaldu du Aldekoak, EiTBk jakin ahal izan duenez.

"Egoera berri honek baldintzatu egiten du Ertzaintzako buru izaten jarraitu ahal izatea, eta, horrenbestez, dimisioa aurkeztu diot Segurtasun saulburuari", gaineratu du.

Aldekoaren izendapena oso polemikoa izan zen. Izan ere, Iñigo Cabacas gaztea hil zuen operazioa diseinatu zuen Bilboko Ertzain-etxeko burua izan zen.