Itxi

Memoriaren Institutua

Memoriaren Institutua sortzea onartu du Giza Eskubideen Batzordeak

Erredakzioa

Memoriaren Institutua EAJren eta PSE-EEren babesarekin jaioko da.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak EAJren eta PSE-EEren babesa baino ez du izango. Izan ere, EH Bildu abstenitu egingo da bozketan, eta PPk eta UPyDk aurka egingo dute.

Giza Eskubideen Batzordeak onartu egin du Memoriaren Institutua sortzeko lege proiektuaren txostena, baina oraindik ere bozketa egin behar dute Eusko Legebiltzarrean.

EAJk eta PSE-EEk azken legegintzaldian sustatu zuten erakunde honen sorrera, eta hainbat hilabetetako lanaren ostean, proiektuak aldaketa gutxi izan ditu.

Adostutako testuaren arabera, institutuak bakearen eta bizikidetzaren arloetako politikak koordinatuko ditu, norbaitek terrorismo motaren bati zilegitasuna emateko xedez "historia berridaztea" galarazteko.

Gainera, azken mendean euskal gizarteak lau indarkeria mota pairatu dituela aipatzen du: Gerra Zibila, Francoren diktadura, ETAren terrorismoa eta "kontraterrorismo ez zilegiak".

EH Bilduk txalotu egin du testuan indarkeria mota guztiak aitortzea, baina ez dago ados erabilitako hitzekin, Estatuaren indarkeriari "kontraterrorismo" deitzea indarkeria mota hori "erantzun"jotzat jotzea delako.

PPk errefusatu egin du Memoriaren Institutua, ETAren eta gainerako indarkerien biktimak "nahasten" dituelako.

UPyDk ez du zuzenketarik aurkeztu, baina aurka bozkatuko du, institutuaren helburua ETAri zilegitasuna kentzea izan beharko lukeela iritzita.

Alde bozkatuko duten alderdien artean, institutua "bake egonkorra" eraikitzeko baliagarri izango dela nabarmendu du EAJk.

Eta PSE-EEk ukatu egin du indarkeria mota ezberdinak "nahasi" dituztela. "Giza eskubideen urraketa ezberdinei nahasi gabe ere heldu ahal zaie", gaineratu du.

Albisteak (2)

Bideoak (1)