Itxi

Auzitegi Nazionala

Batasuna-EHAK-EAE sumarioaren epaiketa urtarrilean egingo dute

Erredakzioa

Bista urtarrilaren 12, 13, 14, 19, 20, 21, 29 eta 30ean izango da. Sumarioan 35 pertsona daude inputatuta, erakunde terroristako kide izatea egotzita.

Auzitegi Nazionala. Artxiboko irudia: EFE

Batasuna, EHAK eta EAE alderdietako zuzendaritzen aurkako epaiketa urtarrilean egingo dute, Auzitegi Nazionalean. Sumarioan 35 inputatu daude, besteak beste, Pernando Barrena eta Juan Jose Petrikorena ezker abertzaleko buruzagi historikoak. Bista urtarrilaren 12, 13, 14, 19, 20, 21, 29 eta 30ean izango da.

Barrena eta Petrikorenaz gain, Karmele Berasategi eta Nekane Erauskin EHAKko legebiltzarkide ohiak eta Ino Galparsoro (EAE) Arrasateko alkate ohia akusaturik daude.

10 urteko kartzela-zigorra eta kargu publikoan aritzeko beste 10 urteko debekua eskatu du Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak ETAko kidea izatea leporatuta, 4/08 sumarioan.

Era berean, EHAK eta EAE desegiteko eta legez kanpo uzteko eskatu du Ministerio Publikoak. Hala ere, bi alderdiak legez kanpo utzi zituen Auzitegi Gorenak.

Albisteak (1)