Itxi

Katalunia

Kataluniarako bidaia ixteko zain dago Rajoy, bere jarrera azaltzeko

Erredakzioa

Baliteke asteburuan egitea bidaia, baina oraindik ez dute data itxi.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak ziurtatu duenez, gaur erantzungo dio Artur Mas Generalitateko presidenteak igorritako gutunari, eta Kataluniara bisita egingo du katalanen “interesak defendatzeko”. Rajoyren arabera, katalanen interesak “beste batzuenak –aurreiritzi ideologikoek bultzatutakoak– baino askoz garrantzitsuagoak dira”.

G20a goi-bilera egiten ari den Australiako hirian, Brisbanen, Rajoyk eskutitzari erantzuteko konpromisoa agertu du. Masek “bi gobernuen arteko etengabeko elkarrizketa” izatea eta Kataluniaren independentziaren gaineko “behin betiko kontsulta” egitea eskatu du Gobernu zentralari bidalitako gutunean.

Bestalde, Rajoyk baieztatu egin du Kataluniara bisita egingo duela herritarrei azaltzeko ez dutela zertan aukeratu katalana ala espainiarra izan. “Katalanak, espainiarrak eta europarrak izanda, G20an daudela esango diet, eta gaur egungo munduan inori ez zaiola komeni isolatuta egotea”.

Horren ildotik, “Katalunia bide onean egon da bere agintariak akordioaren eta itunaren aldekoak izan direnean”, esan du presidente espainiarrak. Gainera, “zatiketa eta gatazka bilatzeko joerak ez garamatza inora”, ohartarazi du.

“Esango diet ez ditudala Europatik, eurotik edo G20tik kaleratu nahi, gurekin bat egitea nahi dudala”, azaldu du presidenteak. Rajoy atzo bertan itzuli zen Espainiara, munduko hogei ekonomia garrantzitsuenek egindako goi-bileran gonbidatu gisa parte hartu eta gero.

Kataluniarako bidaia

Bestalde, Carlos Floriano PPko idazkari nagusiordeak azaldu du bidaia ez dagoela oraindik "itxita".

"Zain gaude", zehaztu du, prentsaurrekoan.

Espainiako Gobernuaren iturriak aipatuta EFE agentziak jakinarazi duenez, oraindik ez dago data itxita, baina baliteke asteburu honetan bertan izatea.

Albisteak (3)

Bideoak (1)